Ekintzailetza laguntzeko nafar sarea.
Nafarroak sare publiko-pribatu bat garatu du, ekintzailetza eta ekimen pribatua bultzatzen dituzten eragileen arteko sinergiak areagotzeko.
SODENA, plan estrategikoaren garapena koordinatzen duen sozietate publikoa da, eta nagusiki arrisku-kapitalaren bidez finantza-laguntza emateko tresna da.
CEIN, ekintzailetza sustatzen duen eragile gisa, ekintzaile/enpresarien kolektiboari zuzendutako teknologia, finantziazioa eta aholkularitza errealitatea izan dadin aritzen da.
ADItech, zentro teknologikoak koordinatzen dituen eragilea.
Administrazioa, unibertsitateak, zentro teknologikoak, enpresa-erakundeak eta tokiko garapen-agentziak hurbil daudenez, negozioetarako komunikazio- eta sormen-eremu egokia sortzen da.
Gainera, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek Nafarroako 2017-2019ko II. Ekintzailetza Planaren esparruan bultzatutako Ekintzailetza Laguntzeko Nafarroako Sarearen xedea da pertsona ekintzaileei modu egokian, eraginkorrean eta homogeneoan informatzea, aholkatzea eta orientatzea, enpresa berriak sortzea eta enplegua sortzea bultzatuz, eragile guztien jarduera koordinatuen bidez.
navarraemprende.com atarian biltzen da Ekintzailetza Laguntzeko Nafarroako Sarearen eskaintza eta haren bidez ezagutzera ematen dira sareak ekintzailei, enpresei eta gizarteari eskaitzen dizkien zerbitzuak.
Sarearen kideak ezagutzen ahal dituzu esteka honen bidez.