EEE SARIA

Eskualdeen Europako Batzordeak, eskualdeko eta tokiko erakundeak ordezkatzen dituen Europar Batasuneko erakundeak, Nafarroa Europako Eskualde Ekintzaile (EEE) 2020 izendatu du.

Zigiluak tamaina edo errenta alde batera utzita enpresa-politikaren estrategia nabarmena eta berritzailea erakusten duten eta “ikuspegi-plan sinesgarriena, aurrerakoiena eta itxaropentsuena” duten Batasuneko eskualdeak identifikatzen eta saritzen ditu.

Sari horren bidez, ekintzailetzarekin konprometitutako sistema bat aintzatetsi nahi da, lankidetza publiko-pribatuaren bidez. Sistema horrek berrikuntza irekia bultzatzen du S3n lehentasunezkotzat jotzen diren sektore batzuetan, eta pertsona ekintzailea baloratzen du, bere gaitasun ekintzailea enpresaren sorrera eta garapena bultzatzen ditu Nafarroa lehiakorra lortzeko.